1. Noticias
  2. Reportajes
  3. Entrevistas
  4. Opinión
10 de Julio de 2009

05/11/2008 - 12:39

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Naturgas Energia Taldeak 89,9 miloi euroko mozkin garbia izan du 2008. urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berean baino %12 gehiago alegia. Negozio-zifra %35 hazi eta 936 miloi eurora iritsi da, eta EBITDA delakoa aldiz, %17 igo eta 138,2 miloi eurora heldu da, konpainiako arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Inbertsioek %39 igoera izan dute eta 39,1 miloi eurokoak izan dira, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) garraio eta banaketa-azpiegituretan eta zehazki Bergara-Irun (Gipuzkoa) gasbidea bikoizteko lanetan. Gaur egun lan horien bigarren zatia egiten ari dira, Zaldibia eta Villabona artekoa (Gipuzkoa).

Negozio-zifrei dagokienez, merkaturatzailearen bezero-kopuruaren igoera "nabarmena" izan da (%71), 626.625ra iritsi baita; eta ez soilik bezeroen erakarpen komertzialagatik, baita uztailaren 1etik Naturgas Energia Comercializadora azken baliabidea hornitzen hasi delako ere _Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak zerbitzu hau eskaintzeko izendatutako gasa merkaturatzen duten enpresetako bat baita_.

Merkaturatutako gas-kantitatea %39 igo eta 18.286 GWh-ra iritsi da. Elektrizitatearen negozioan, komertzializatutako energia-bolumena %30 igo da, Naturgas Energia EAEko bigarren hornitzaile bihurtuz. Merkaturatutako energiaren zenbateko osoa, elektrizitatea barne, %38 hazi eta 19.740 GWh-koa izan da.

Merkatu arautuan, Naturgas Energiak gas-hornidurako sarea zabaltzen jarraitu du, eta banaketa-puntuak %3 gehitu ditu, 681.297 lortuz. Banatutako energia-kantitatea ere %3 hazi da.

Enpresak irailean Gas Merida erosi zuen 15 miloi euroren truke. Gas Meridak gas naturala hornitzen du, eta egoitza soziala Meridan du, Extremadurako hiriburuan. Gaur egun, 100 kilometroko sarea du, eta hazkunde-potentzial handia. 2007an, 1,7 miloi euro fakturatu zituen.

Konkurrentziaren Espainiako Batzorde Nazionalak eragiketa onartzen duenean, Naturgas Energiak azpiegitura propioak dituen Estatuko zortzigarren autonomia erkidegoa izango da Extremadura. Enpresak, datozen lau urteetan, Meridako sarean lau bat miloi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du.

Bestalde, irailean ere Naturgas Energiak Inverduero S.L. enpresa-taldeari Septentrional de Gas enpresaren gainerako %30a erosi zion 11 miloi euroren truke. Septentrional de Gas garraio-enpresa bat da, eta Gaztela eta Leonen 128 kilometroko bigarren mailako bi garraio-gasbide ditu.

Bi erosketa-eragiketa hauen zenbatekoa ez dago iraila arte bildutako inbertsioen barruan; izan ere, artean, Energiaren Batzorde Nazionalak, Gas Meridak eta Konkurrentziaren Batzorde Nazionalak ez zuten onartu. UNEKO PROIEKTUAK

Bergara-Irun bitarteko gasbidea zabaltzeko eraikuntza-lanen erdia gauzatu da. Naturgas Energia gasbidearen hiru zatietako bigarrena eraikitzen ari da, Zaldibia eta Villabona lotzen dituena, eta baliteke 2009ko lehen hiruhilekoan amaitzea, eguraldiaren arabera. Bergara-Irun gasbidea 88 kilometro luze izango da, eta inbertsioa, guztira, 67,5 miloi euro izango da.

Bergara-Irun gasbidea bikoizteko lanek Euskadour gasbidea eraikitzeko bigarren fasea osatzen dute. Gasbide horrek Espainiako eta Frantziako sareak lotzen ditu Irunen. Helburua da Gipuzkoako populazio-eremuetan hornidura ziurtatzea (eremu horretako garraio-azpiegiturak ase daude gaur egun) eta Europako hegoaldearen eta iparraldearen arteko gas-zirkulazioa hobetzea, Europako benetako gasaren merkatua lortzeko.

Naturgas Energiak gasez eta elektrizitatez hornitzen ditu enpresak eta herritar partikularrak, eta azpiegitura propioak ditu EAE, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon, Madril, Murtzia eta Nafarroan. Espainiako merkatuko bigarren gas-banatzailea da eta gasa garraiatzen eta banatzen du merkatu arautuan; merkatu liberalizatuan, berriz, gasa eta elektrizitatea saltzen ditu.

Naturgas Energia gas-horniketan liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen, eta bigarren elektrizitate-operadorea EAEn. 1.009 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2007an, eta 5.500 kilometrotik gorako gasbide-sarea du. EDP Taldeko Hc Energiako kide da.

TELETIPOS_CORREO:ECO,ECONOMIA,ECONOMIA,+--+


Cuenta AZUL de iBanesto, alta remuneración con total disponibilidad

Cuenta NÓMINA de ING DIRECT, VISA GRATIS

| Comparte esta noticia -



Opina

Desconectar tu perfil: Desconectar

* campos obligatorios
Listado de comentarios


  

Soy suscriptor de Mi cartera de inversión.

Regístrate | ¿Has olvidado tu contraseña?



¿Precios imposibles?

Los mejores hoteles de lujo

Italia, Sudáfrica o Barbados cuentan con los hoteles de lujo más impresionantes
Economía y finanzas en Latinoamérica

Como Cristina Kirchner, Calderón debe escuchar al Pueblo

Economía y finanzas de Latinoam
Duros a pesetas

Economía de guerra

Ahorradora compulsiva
Bat 23; Blog de análisis técnico

Zeltia rebota ante el techo del canal bajista.

Bat 23

Bolsa

El BCE no mueve los tipos de interés y se queda en el 1%

Como pronosticaban la mayoría de los expertos, el Consejo de Gobierno del Banco Central Europeo (BCE) ha sido más que conservador y ha decidido mantener los tip
 




Vocento
SarenetRSS

Personaliza finanzas.com con la información de: